Ikasteari utzi behar izango banio, nire familiak dirurik ez izateagatik izango zatekeen, zeren eta unibertsitatea pasatu arte ikasi nahi dut. Lan egitera joanjo nintzateke, baina ez nintzateke edozein lekutara joango, bakarrik joango nintzateke leku on batera, on esaten dudanean esan nahi dut asko ordaintzen duten leku bat eta nire osasunean kalterik egingo ez duen leku bat, adibidez ez nuke zentral nuklear batean lanik egingo, baina agian klase partikularrak emango nizkieke umeei. Irakasle partikularra izango banintz, genio txarra duen irakasle ipurterrea izango nintzateke baina ia nire ikasle guztiek ikasi egingo lukete zerbait. Denda batean ere lan egingo nuke baina gustatzen zaidan denda batean, adibidez, komiki denda batean oso ondo pasatuko nuke. Oso larria bada diru falta edozein dendatan an egingo nuke. Etxean ere geldituko ahal nintzateke laguntzeko etxeko gauzak egiten besteak lan egiten duten bitartean baina etxean gelditu behar izango banu, ez nuke denbora asko iraungo.
Hau orain esaten dut, baina benetan gertatuko balitz, edozein gauzatan lan egingo nuke ziur aski nahi eta nahiez. Espero dut hau ez gertatzea bestela garbiketa gizon ikusten dut nire burua.