Ekaitzen bloga

May 26, 2006

311. Gela

Filed under: HTB

Hilabete askotan, Hegoafrikako udal ospitale bateko 311. gelako madarikazioan sinetsi izan dute bertakoek. Goizero zaintza intentsiboetarako gela horretan hilotz bat aurkitzen zuten ostiraletan, hutsik egin gabe. Egia da paziente guztiek tratamendu larriak jasan zituztela, baina ez zeuden hiltzeko arriskuan. Mediku-taldea, harrituta, airearen kutsadura bakteriologikoa izan ote zitekeen pentsatzen hasi zen. Biktima ugarien familiek eskatuta, agintariek ikerketa bat eskatu zuten.
311. gelan, bitartean, ostiralero hilotz bat aurkitzen jarraitu zuten, eta azkenean, erizain edo mediku ero baten ekintza ote zen susmatzen hasi zirenez, gelan ezkutaleku bat prestatzea otu zitzaien, zer gertatzen zen ikusteko…

Ostiral horretan mediku bat sartu zen gelan eta gaixoa zaintzen ibili zen ordu laurdenenean zehar. Joan eta gero erizain bat agertu zen eta arropa zikina eraman zuen. Ez zen ezer gertatu goizaldeko ordubiak arte, ordu horretan gaixoa konbultsionatu eta hil zen. Hurrengo egunean erizaina eta medikua interrogatu zituzten eta ez zuten ezer lortu. Detektibeek inor ez zela izan jakin zuten gela horretako gaixoek gaixotasun berbera zutelako eta botika berbera hartzen zutelako. Botika hori kontaminatuta zegoen eta guztiok hartzen zutenez tratamendua egun berdinetan guztiok hiltzen ziren ostiraletan.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft